STEAM

STEAM siglek bost diziplina identifikatzen dituzte: Zientzia (Science), Teknologia (Technology) , Ingeniaritza (Engineering), Artea (Arts) eta Matematikak (Mathematics).

https://berezuma.com/wp-content/uploads/2019/09/zer-da-steam.png

Zer da STEAM hezkuntza?

  1. 1. Uztartu egiten ditu zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika, Artearekin eta Humanitateekin lotuta.
  2. 2. Oinarrizko konpetentziak garatzen ditu, bai zeharkakoak, bai diziplina-konpetentziak.
  3. 3. Ahaldundu egiten ditu ikasleak, gure gizartearen erronkei arduraz aurre egin diezaien.
  4. 4. Honako hauek dira helburuak:
    1. Bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzea.
    2. Ikasleen STEM gaitasunak hobetzea.
    3. Ikasleak bultzatzea, haien inguruko mundua eraldatzen modu aktiboan parte har dezaten.

STEAM EUSKADI ILDO ESTRATEGIKOAK

Hiru dira STEAM Euskadi Estrategiaren helburu nagusiak:

  1. 1. Hezkuntza eta prestakuntza zientifiko-teknikoa bultzatzea hezkuntzaren etapa guztietan, eta bertan sartzea eragile sozioekonomikoen lana.
  2. 2. STEM arloan bokazio eta asmo profesionalak piztea, haur-hezkuntzatik hasita eta neskei arreta berezia jarriz, etorkizuneko erronkei begira ikasleak behar bezala prestatzeko.
  3. 3. Dibulgazio eta kultura zientifiko-teknologikoa sustatzea euskal herritarren artean.


STEAM Euskadi Estrategiak nahi du: ezagutu eta bistaratzea Euskadi mailan STEAM hezkuntzaren esparruan egiten ari diren ekintzak. Jarduera orientatzea gaur egun burutzen ari den STEAM hezkuntzarekin lotuta. Ekintza berriak proposatzea STEAM hezkuntza esparru zehatz batean berriro bultzatzeko.