EA21 hezkuntza komunitatearen partaidetzan oinarritzen den programa da, eta beraz, eskolako estamentuak motibatzeko bideak zabaldu behar dira.
Sentsibilizazio jardueren bitartez motibazioa eragin daiteke eta, garatzeko komeni da Plan bat egitea, bertan, ekintzak eta hauen arduradunak azalduko direlarik.
Hona hemen sentsiblilizatzeko eta motibatzeko erabilitako baliabideak:
Irakasleekin:
- EA21en proiektuaren berri eman genuen ikasturtearen klaustro batean.
- Ikastetxeko web-orrian eta blog-anproiektuaren aurkezpena eta bideoak daude.
Ikasleekin:
- EA21en aurkezpena tutoretza-orduan gela guztietan egin dugu.
- Ikasle boluntarien hautaketa.
- EA21en gaiari buruz (Elikadura jasangarria) leloak, kartelak,e.a. antolatu dugu.
- Txoko Berdea sortu dugu.
Gurasoekin:
- Eskola Kontseiluan guraso ordezkariei EA21en aurkezpen txiki bat egin genuen.
- EA21 proiektua azaltzeko kurtso hasierako tutore bilerak erabili ditugu eta guraso guztiei eskutitza zuzendu genien Ingurumen Batzorderako ordezkariak aurkezteko
- Aipatutako web orriko eta blog berriaren aurkezpena.