Renting Ordenagailuak eta Erabilera (Mailegua / Baztertzea)

ONDOREN AURKEZTEN DUGUN INFORMAZIOA HEZKUNTZA SAILAK ORDENAGAILUEN RENTING ETA ERABILERAREN INGURUAN EMANDAKO IRIZPIDEETAN OINARRITUTA IDATZI DA. EZ DA IKASTETXEAK  ERABAKI DUEN ZERBAIT.

Hezkuntzak bidalitako dokumentu ofiziala hurrengo estekan eskuratu dezakezue: dokumentua

1. Zeintzuk dira ordenagailuen ezaugarriak?

Ordenagailu ultraeramangarriak dira, etiketadun (izena eta ordenagailuaren kodea) maletatxoarekin. Ordenagailuak, ikastetxeak aukeratu duenaren arabera, Chromebook-ak dira.

2. Zer esan nahi du ordenagailuak renting bidez erosita daudela?

Renting modalitatean erosita egoteak (4 urte) esan nahi du hornitzailea arduratuko dela horiek dohan mantentzeaz (erabilera txarragatik hondatzen ez badira) eta 4 urtean behin berritzeaz. Lau urtean behingo berrikuntza honekin, ordenagailuak zaharkituta ez geratzea lortuko da.

Software-akats baten aurrean, hornitzailea urrunetik konektatuko da ordenagailura eta fabrika-balioetara lehengoratuko du.

Hardware akats baten aurrean, hornitzaileak ordenagailua eraman eta konponduko du. Ikastetxeak Botikin-eko (ordezko) ordenagailu bat utziko dio ikasleari bitartean.

3. Ordenagailuak ikaslearenak dira?

Ordenagailuak EZ dira ikasleen jabetzakoak. Hori bai, ikasteko tresnak izango dira ikaskuntza-prozesuan. Horren ondorioz, ikasleak ikastetxea uzten duenean, hezkuntza-aroa aldatzen duenean edo ordenagailuaren renting-aldia amaitzen denean, ikasleak ordenagalua ikastetxeari itzuli beharko dio. Bestela, zigorra izango du.

Renting-eko 4 urteak amaitzen direnean, Sailak ordenagailuak itzuli behar dizkio hornitzaileari.

Ikasle batek ikastetxetik alde egiten badu (ikastetxez aldatu, ikasketak amaitu, bizi lekuz aldatu), ikastetxeak ikasleari ordenagailua itzultzea eskatuko dio eta baja emango du.

4. Ikasleek nola zaindu behar dituzte ordenagailuak?

Ordenagailua ikaslearena ez bada ere, berea balitz bezala zaindu eta leku seguruan eduki behar du. Gainera, ikastetxetik kanpo erabiltzen denean, wifi sare seguruetara konektatuko da soilik.

Gaizki erabiliz gero (pantaila apurtuta, teklatuan likidoak isuriz, manipulazio desegokia eginez, ...), galduz gero edo-ebatsiz (indarkeriarik gabeko lapurreta) gero, familiak zigor bat ordaindu beharko du.

Ordenagailuaren zatiren bat gaizki erabiltzeagatik hautsi bada, konponketa (edo hondar-balioa, konponketarik izan ezean) familiak ordaindu beharko du.

Ordenagailua galdu bada, familiak ordenagailuaren hondar-balioa ordaindu beharko du gertakariaren egunean kontuan hartuz. Ikusi “ordenagailu baten hondar-balioa” atala dokumentu honen amaieran.

Ordenagailua lapurtu badute eta salaketa badago, beste ordenagailu bat emango zaio ikasleari, eta ez da zigorrik izango.

5. Ikasleek eraman dezakete ordenagailua etxera?

BAI, etxera eraman dezakete ordenagailua. Ikasleen ardura da egunero eskolara bateria kargatuta ekartzea, hezkuntza-jardunaldi osoa iraun dezan. 

Opor aldian (Gabonetan, Aste Santuan, udan) ere etxean edukiko dituze. DBH 4-ko ikasleek aldiz, etapa amaitzean, ordenagailua bueltatu beharko dute.

6. Ikasleek aplikazioak instala ditzakete ordenagailuetan?

Ikasleek ezingo dute programarik instalatu eta ez dute software-aldaketarik egingo ordenagailuetan.

7. Ikasleek datuak gorde ditzakete ordenagailuetan?

Hezkuntza-prozesuarekin lotutako eduki guztiak ikasleek hodeian gordeko dituzte. Ez lukete ezer gorde behar lokalean, edozein unetan dena ezabatu bailiteke fabrika-balioetara lehengoratzeagatik. Halaber, ezin izango dute inolako informazio pertsonalik (argazki, bideoak, ...) gorde bertan.

8. Ikasleek informatika-denda batean ordenagailua handitu edo konpon dezakete? ¿Ikasleak karkasa aska dezake ordenagailutik?

EZ. Ordenagailu horiek bermea dute, eta hornitzaileak baino ezin ditu manipulatu. Beste bide batzuetatik manipulatzen bada, bermea galduko da. Egoera hori gertatzen bada eta ordenagailua hondatzen bada, erabilera txartzat hartuko da eta ikasleak edo familiak haren kostea bere gain hartuko du.

9. Zer gertatzen da ordenagilu bat renting aldia amaitzen zaionean?

Ordenailu bakoitzak bere iraungitze-data du. Data hori lehen aldiz ikastetxe batera iristen den datari 4 urte gehituz kalkulatzen da.

Ordenagailu baten renting-eko 4 urteko aldia agortzen zaionean, enpresak ordenagailua erreklamatuko du, eta ikastetxeak ikasleari ordenagailua itzultzeko aginduko dio itzulketa akta sinatu araziz.

Renting enpresak automatikoki jasoko du ordenagailu zaharra eta automatikoki beste ordenagailu modernoago bat emando du, beti ere ikasleak ikasketekin jarraitzen badu.

Ikasleak ordenagailua ematen ez badu, zigortu egingo da. Haren hondar-balioa ordaindu beharko du.

10. Lapurreten aurrean nola jokatu:

Familiak (edo ikastetxeak, ikastetxean lapurtu badute) lapurreta-salaketa bat jarri behar du Ertzainaren aurrean, eta ikastetxean entregatu. Ikastetxeak eskaera irekiko du eta salaketaren kopia emango du.

Salaketaren kopia entregatu ondoren, beste ordenagailu bat entregatzeko izapidea hasiko da.

11. Ebasketen aurrean zer?

Ebasketen (indarkeriarik gabeko lapurretak) eta galdutako ordenagiluen aurrean familiak bere gain hartu beharko du horren kostua. Ikastetxeak eskaera irekiko du, ordenagailuaren hondar-balioa duen mezu bat emango dio ikastetxeari eta familiak ordainketa horren ordainagiria aurkeztu beharko du, beste ordenagailu bat eman diezaioten.

Eskabidearen ordainketaren kopia erantsi ondoren, beste ordenagailu bat entregateko izapidea hasiko da.

12. Zer da ordenagailu baten hondar-balioa?

Ordenagailuaren balioa da, denborak aurrera egin ahala. Balio hori erabiliko dugu erabilera txarragatiko hausturetan, galeretan eta ebasketetan (indarkeriarik gabeko lapurretak). Ordenagailu bat itzultzen ez denean ere zigor gisa erabiliko da.

Renting-ean dauden ordenagailuen hondar-balioari dagokionez, honako hauen arabera kalkulatuko da: 4 urteko renting-aldia amaitu arte ordaindu gabe dauden urteak, material mota horren renting-aren hileko kuota eta 4 urte geroago ordenagailuak duen balioa (50 euro inguru). Azken batean, honela kalkulatzen da: renting-etik geratzen diren urteak bider 12 kuota bider material horrentzako renting-aren hileko kuota, eta ateratzen den zenbatekoari 50 euro gehituko zaizkio.

Garrantzitsua da esatea hondar-balioan 50 euroko gutxieneko atalasea ezartzen dela; hori dela eta, kalkulua 50 eurotik beherakoa bada, gutxienez 50 eurokoa izango da.