AURKEZPENA

Gure Institutua, Irunen kokatuta dago, eta DBH1, DBH2, DBH3, eta DBH4 mailak eskeintzen dira. Dibersitate handiko elkargunea da. Bertan Irungo ikasleak, atzerritik etorritakoekin bat egiten dutelako.

Gure apustua, berritzean datza, eta horregatik, urtero urtero, proiektu desberdinak garatzen ditugu, bai elkarbizitzarekin erlazionatutakoak, teknologia berriekin lotura dutenak eta baita ingurugiroarekin bat egiten dutenak ere.

Argi dugu,  guztion lana behar beharrezkoa dela, eta horregatik, ikasle, irakasle, guraso eta institutuko komunitate osoak parte hartzen du gure hezkuntza Proiektuan.

Orientatzailearen lanak, garrantzi handia du , eta honek ikasleekin egiten duen lana tutoretza orduen bitartez gauzatzen da.

Azkenik, argi dugu ere, ez direla bakarrik ikasleak, ikaste prozesu baten barruan egon behar dutenak, irakasleek ere formakuntza jarrai baten parte izan behar dute, eta horregatik, urtero, kurtsoan zehar, irakasleek ikusten dituzten beharrei aurre egiteko, formakuntza ikastaroak egiten dituzte.

Ikasleak talde ezberdinetan banatzen dira hurrengo irizpideen arabera:

  • Hizkuntza eredua

  • Hautazko eta Aukerazko esparruen arabera

  • DBHren hasterakoan Lehen Hezkuntzako irakasleen proposamenak

  • Aurreko ikasturtearen irakasle taldearen iritzia

Gela barruan taldeak egin beharreko ekintzaren arabera osatzen dira: teknologia, laborategia, plastika, amankomuneko hausnarketa, talde txikian nahiz handian. Kontutan izaten den helburua denek ahalik eta motibatuen lan egin dezatela da.