Ikastetxearen heziketa proiektuaren barruan, tutoretza plana da, ikasleen eskolatze-aldi osoan orientazio eta jarraipen ekintza guztiak antolatzeko egitura. Oinarrizko gaitasunak lortzea da orientazio eta jarraipen ekintza horien helburua.
Tutoretza lanaren helburua da ikasleak bere burua ezagut dezala eta onar dezala, sozializazio prozesua hobe dezala,erabakitzen eta ikaskuntza arazoak konpontzen ikas dezala, eta bere proiektu personal eta profesionalaren protagonista seni dadila.
Edukiak lau ardatz hauen arabera antolatuko dira:
- Garapen pertsonala
- Besteekiko harremanak
- Orientazio akademiko profesionala
- Ikaskuntza prozesua