EMAKUMEAREN EGUNA (Martxoak 8)
Eguzkitza BHI-ko ikasleek EMAKUMEAREN EGUNA ospatu dute egunean zehar jarduera ezberdinak burutuz:
EMAKUMEARI BURUZKO ABESTI BAT
DBH 1. mailako ikasleek Musika ikasgaian, gustoko zuten abesti bati letra aldatu diote. Emakumearen garrantzia ikusarazi dute abesti polit honetan.
PANKARTAK
Ikasle guztiek, Emakundek aurten proposatu duen leloaren inguruan "ZAINTZAK", hausnarketa bat egin dute eta ondoren, gelaka pankartak sortu dituzte.
LIBURUAK
Ikastetxeko liburutegian emakumeek sortutako literatura ikasarazi nahi izan dugu. Hala nola,feminismoa eta emakume ezberdinei buruz hitz egiten duten liburuak.