GUNE eta BALIABIDEAK
Ikastetxeak honako gela berezi eta espazioak ditu erabilgarri:
- Musika gela bat
- Atazen ikaskuntzarako gela, sukalde eta tailer bat
- Plastika gela bat
- Liburutegi bat
- Frantseko gela bat
- Informatika hiru gela eta Teknologia arloko bi gela
- gimnasio bat
- Laborategia
_Bi PT gela
-HIPI gela
OHIKO IRAKASKUNTZA GELAK
Ohiko gelak honako baliabideak dituzte: PC portatila, proiektorea, arbela digitala eta bozgoragailuak.
DBH 1 eta 2.mailetan portatilak bakarkakoak dira Eskola 2.0 programari esker eta bigarren zikloan informatika gelak erabiltzen dira.
MUSIKA eta PLASTIKA GELAK
Musika eta Plastikako ikasleek arlo hortarako prestatuak dauden gelatan aritzen dira. Jardun handiko gelak dira bi hauek eta bereziki atsegin dituzten gelak dira.
GIMNASIOA, KIROL eta LAGUNTZA GUNEAK
ikastetxeak, kirol iharduerak lantzeko zenbait kanpo gune ditu. Patio estalia eta irekiak. Horrez gain gimnasio itxia hornitua du eta edozein laguntza egoeran erabiltzeko gela berezia du.
LABORATEGIA eta TEKNOLOGIA GELAK
Ikastetxeak, laborategi bat eta bi teknologi gela ditu. Bertan dagozkion saio teoriko praktikoak aurrera eramaten dituzte.
AAT TAILERRA
AAT-ko ikasleek, guztiz hornitutako tailer eta sukaldea dute erabilgarri. Bertan hanibat iharduera aurrera eramaten dituzte. Planifikazio eta Kudeaketa, zumetza, zurgintza, elektrizitate saioak, margotzeak, enkuadernazioa eta sukaldaritza praktikak besteak beste.
INFORMATIKA GELAK
Ikastetxean hiru informatika gela daude. Gelak dagozkien portatil eta arbel digitalak dituzte eta gela bakoitzean PCak daude 2.zikloko ikasleen eskura.