DIGITALIZAZIO PROIEKTUA

 

justifikazioa

Garapen hitza datorkigu burura proiektu honi buruz hitz egiten dugunean. Mundua etengabeko garapen batean badago, teknologiak esponentzialki garatzen ari direla esan dezakegu. Ezinbestekoa da gu atzean ez geratzea, honi aurre egitea eta nolabait ahal dugun heinean klasean lantzea.


Ikasleek DBH etapa hau amaitzerakoan, perfil digital bat izatea ezinbestekoa izango da, lan munduari aurre egiteko edo orokorrean haien bizitzari aurre egiteko. Gaur egun hizkuntza berri bat dela esan dezakegu, ikasleek geroz eta gehiago erabiltzen dutena, alderi sozialean, familiarrean, hezkuntzan… hauen erabilera egokia bultzatzea eta erakustea ezinbestekoa da. Irakasleok hor dugun papera funtsezkoa da, gu gidariak gara eta hauen erabilera ona sustatzeko, gure ezagutza maila egokia izatea eskatzen du. Formakuntzak eta ikasketak egon behar dute atzetik.


Proiektu hau bidai honetan lagungarria izan daitekeela uste dugu. Honen bitartez, ikastetxean ditugun baliabideen erabilera optimizatzen lagundu dezake. Egiten duguna aztertu eta urtero zenbait hobekuntza eginez, gure helburua betetzeko pauso gutxiago behar izango bait dugu.

 

HELBURUAK

Ikas komunitatea (Ikaslegoa, irakaslegoa eta familia), oinarritzat harturik, hainbat helburu zehaztu dira, beharrezko maila eta jakintza lortzeko, komunikazioa hobetzeko edota erabilera onak sustatzeko. Hau dena kontutan izanik, hainbat helburu zerrendatu badira ere, ona hemen horietako batzuk:

  1. 1. Web orriaren eguneraketa.
  2. 2. Plataformen bateraketa, Moodle plataformaren erabilera sustatu.
  3. 3. Barne funtzionamendurako, dokumentuen txukunketa eta atzigarritasuna hobetu.
  4. 4. Irakaslegoaren eta ikaslegoaren digitalizazio maila zehaztu, ahuleziak indartzeko.
  5. 5. Familiekiko arreta eta komunikazioa hobetu eta beharrezko formakuntzak zehaztu.
  6. 6. Ikastetxean erabiltzen diren aplikazioen mapa sortu eta familiei zein ikasleei helarazi.
  7.