ELKARHITZ
Ikasleen euskarazko erabileran eta kalitatean eragitea helburu duen proiektua da, irakasleengan hizkuntza lantzeko eta sustatzeko moduetan eraginez. Gelako praktika aztertzea eta eraldatzea da asmoa, ikasleen euskarazko komunikazio konpetentzia hobetzeko.
Beraz, irakaslearen egitekoa erdigunean dago, bere esku-hartzearen kontzientzia hartzeko, estrategiak eskaintzeko eta ikaslearen konpetentzia ebaluatzeko irizpideak lantzeko. Ikuspegi indibiduala eta kolektiboa eraikitzea bultzatzen du proiektuak, ikasten duen komunitate profesionala.