Komunikazioaren asmoa, EA21en ibilbidea eta emaitzak
ezagutzera ematea eta hezkuntza-komunitateko kide
guztiengana iristea da. Ebaluazioan berriz, egindako
lanaren balorazio orokorra egitea.
Gu proiektuaren fase desberdinei buruzko informazioa
Txoko Berdearen bidez plazaratzen saiatu gara.
Komunikazioan garrantzi berezia dute udal-
ordezkarien aurrean egiten diren Udal Foroek.
Ebaluazioaren emaitzak ikusita, honako hauek izango
lirateke hobetu behar diren aspektuak:
Antolakuntza hobetu behar dugu partaidetza
sustatzeko:
Klase bakoitzeko patruila berdeko ordezkarien
funtzionamendua hobetu behar dugu, eginkizunen
banaketa zehaztuz.
Gurasoekin, lan sistematikoagoa egin behar dugu,
komunikazio arloan batez ere.
Txertaketa kurrikularra ere landu behar da.
Hurrengo ikasturterako zenbait konpromiso hartu
ditugu:
Curriculum arloan:
Hurrengo ikasturtearen programazio guztietan, gaiak
iraunkortasunaren ikuspuntutik lantzea.
Partaidetza arloan:
Ikasleen partaidetza sustatzeko tutoretza-ordu batzuk
erabiltzea.
Gurasoen partaidetza bultzatzeko, kurtsoan zehar,
informazio gehiago bidaltzea.
Kudeaketa arloan:
Edukiontziak aldiro husteko gela guztiak inplikatzea.
Paper gastua kontrolatzea.