BALIABIDEAK

OHIKO GELAK:

Ohiko gelak honako baliabideak dituzte: Proiektorea bere arbel digitalarekin eta bozgoragailuak. Gainera gela bakoitzean dagoeneko Ikasle bakoitzak Hezkuntzak errentan utzitako ordenagailuak ere edukiko dituzte. Arbel arrunta ere egongo da eskuragarri, errotulagailu arbela hain zuzen ere.

 

MUSIKA ETA PLASTIKA GELAK:

Musika eta Plastikako ikasleek arlo horretarako prestatuak dauden gela berezietan arituko dira lanean. Erabilera handiko gelak dira bi hauek, bereziki atsegin dituzten gela bait dira.

Musika gela, 2021-2022 urtean erreformatu eta muti-erabilera gela bilakatu da. Musika ematez gain, klaustorak zein ekintza ezberdinak egiteko gela bilakatu da. Bertan, baliabide teknologikoetan oinarrituz, proiektore laserra, bozgoragailuak eta portatil bat daude.

 

GIMNASIOA ETA KANPOKO GUNEA:

Ikastetxeak, kirol jarduerak lantzeko zenbait gune ezberdin ditu. Patio estali eta irekiak. Horretaz gain, gimnazio itxia ere badu eta laguntza bezala erabiltzeko gela berezia du.

 

LABORATEGIA ETA TEKNOLOGIA GELAK:

Ikastetxeak laboraregi gela eta teknologia gela bana ditu. Bertan, dagozkien siao teoriko eta praktikoak aurrera eramate dituzte.

 

ZIG GELA, TAILERRA, ESKULAN GELA, SUKALDEA:

ZIG /  AAT-ko ikasleek, guztiz hornitutako tailer, sukalde eta eskulan gela izango dute. Bertan hainbat jarduera eramango dituzte aurrera: planifikazioa eta kudeaketa, zumetza, elektrizitate saioak, margotzeak, enkoadernazioak eta sukaldaritza praktikak besteak beste.

 

INFORMATIKA GELAK:

Ikastetxean 2 informatika gela daude. Biak arbel digitalaz eta hainbat mahai gaineko eta portatilez hornituta.