Programa garatzeko
bost fase nagusi bereizten dira:
ESKOLA AGENDA 21 gure Erkidegoan, Eusko Jaurlaritzak
Garapen Jasangarrirako Euskal Ingurumen Estrategian
hartutako konpromisoaren ondorioa da.
EGUZKITZA INSTITUTUAK 2005.urtean sinatu zuen
ESKOLA-AGENDA 21 BETETZEKO KONPROMISOA eta programa
martxan jarri zenetik horretan sinestu eta partaide aktiboa izan da, eta aurten
ere, konpromiso horri helduko dio, ELIKADURA JASANGARRIAren gaia
landuz.
Proiektu honek konpromiso bikoitza eskatzen du:Alde batetik, ingurumen
hezkuntza bultzatzea ingurumenarekiko errespetuan prestatutako ikasleak
sortzeko, eta bestetik gure eskolak ingurumenean duen eragina gutxitzea.
Horretarako EGUZKITZA BHI Institutuan, ingurumena kudeatzeko zenbait
jarduera egiten dira:
Gure baliabideen kontsumoa kontrolatu (papera, ura, argia, berokuntza...)
Gure hondakinek ondo kudeatu sortzen duten eragina kontrolatzeko: gaika gorde eta biltegiratu.
Ingurumenarekin zerikusia duten gaiak curriculum-ean sartu.
Jarduera batzuk burutu ingurumen heziketa osatze aldera.
Beste helburuetariko bat ingurumenaren egoeraren arazoak ezagutzea eta
euren aurrean kontzientzia hartzea eta ardura suspertzea dira, besteak beste.
Jarduera hauek guztiak ingurumenaren urteko planean daude jasota eta
eskolan hobekuntza iraunkorra lortzea dute helburu.