ZER DA AGENDA2030?

 

2020-2021 ikasturtetik aurrera, orain arte ezaguna genuen Eskolako Agenda 21 programa Eskolako Agenda 2030ean bihurtu da. Agenda berri hau, Nazio Batuetako Erakundeak adostutako Garapen Iraunkorreko 17 Helburuetan oinarritzen da.

Helburu hauek 2015eko irailaren 25ean onartu zituzten NBE osatzen duten 193 herrialdek, nagusiki mundu mailan pobrezia desagerrarazi, planeta babestu eta pertsona guztiei oparotasuna bermatzeko.

 
 
 

HELBURUAK

  1. 1. Hezkuntza komunitatean Tokiko zein Planetako ingurumenaren egoeraz sentsibilizazioa eta ezagutza landu, jasangarritasunaren aldeko jarrerak eta konpromisoak eragiteko.

  2. 2. Ikastetxe eta udalerriko ingurumen arazoen konplexutasuna identifikatu, aztertu, alternatibak proposatu eta udal foroetan ezagutarazi.

  3. 3. Ikastetxe eta udalerriko jasangarritasuna lortzeko prozesuak abiatu.

  4. 4. Ikasleei bere ikasketetan, eskolan eta udalerriaren bizitzan protagonismoa eman.

  5. 5. Udalerriko edo eskualdeko eskolen arteko laguntza bultzatu, baita erakunde eta eskolen artekoa ere.

  6. 6. Garapen jasangarriak dakartzan eskakizunei erantzun ahal izateko Curriculuma egokitu, diziplinartekotasuna sustatuz eta metodologia ikertzaileak eta parte-hartzaileak erabiliz.

 

EKO-ORDEZKARIEN EGINKIZUNAK

  1. 1. Eskoletako Agenda 2030eko erreferentziazko pertsona izatea.

  2. 2. Ikasle guztiak sentsibilizatzea eta informatzea Eskola Agenda 2030en urteko gaiaz.

  3. 3. “Txoko berdea” paneleko informazioa mantentzen, zaintzen eta berritzen laguntzea.

  4. 4. Gelako baliabideak biltzeko edukiontzien ardura hartzea.

  5. 5. Ikastetxeko baliabideak egoki erabili eta biltzeko kartelak banatu eta jartzen laguntzea.

  6. 6. Ondokoen erabilera eta egoera egokia antolatu eta zaintzea:

    • Ura: iturriak, komunak eta ur-kateak.

    • Elektrizitatea: argiak piztuta.

    • Berdeguneak: landareak eta heskaiak.

    • Hondakinak:

      • Paperak: berrerabiltzeko eta birziklatzeko edukiontziak.

      • Plastikozko ontziak: korridoreetako eta patioetako edukiontziak.

      • Hondakinak, oro har: korridoreetako eta patioetako edukiontziak.

  7. 7. Baliabideen kudeaketarekin lotutako kalte guztien berri ematea Eskola Agenda 2030eko koordinatzaileei.