2021-2022 urtean jorratu genuen STEAM proiektuaren helburu nagusia Eguzkitza BHI-ko aztarna ekologikoaren diagnosia egitea izan zen. 2022-2023 ikasturtean aztarna ekologikoa ahalik eta txikiena izan dadin eman beharreko urratsak zeintzuk diren aztertutko da. Kutsadura mota desberdinez kontzientzia hartu eta hobekuntzak ekarriko dituzten jarduerak landuko dira.
Proiektua honako azpiproiektutan banatuta dugu aurten ere:
1.- Birziklapena- Zisare proiektua- Zaborra: proiektu honen barruan ikastetxe barneko kontsumoa, kontsumo horren murrizketarako neurriak eta birziklapenaren diagnosia egin ondoren, DBH-1 eko eta ZIG gelako ikasleek izandado emaitzak hobetzeko kontzientziazio eta hobetzeko ekintzak egingo dituzte.
2.- Kutsadura akustikoa: 2.DBH-ko ikasleek kutsadura akustikoaren datu bilketa egin zuten iaz. 2022-2023 ikasturtean kutsadura akustikoaren baloreak aztertu (semaforo akustiko bat erabiliko da) eta gizakian izan dezaken ondorioak aztertu.
3. Energia: 3. DBH-n energia eta energi iturriak jorratu ditugu. Ikastetxeak bere funtzioak aurrera eramateko erabiltzen duen potentzia eta etxeetan erabiltzen duguna aztertu ondoren, energia murrizteko eta kontzientzia hartzeko ekintzak aurrera eramango ditugu. Horrekin batera, inguruan dugun energia berriztagarrien funtzionamendua aztertu eta eguzki plaken konexioa landuko dugu.
4. Kutsadura atmosferikoa: 4.DBH-n kutsadura atmosferikoa landuko da. Hasieran genuen asmoa ezin izango da aurrera eraman beharrezko den neurketa egiteko gailua ez dagoelako eskuragarri. Web orri desberdinetan kutsadura neurtzeko erabiltzen diren parametroak aztertuko dira. Teknologia ikasgaian ura eguzkiaren bidez berotzeko proiektua egingo dute eta metodo zientifikoa jarraituko dute proiektu efizienteena zein den ikusteko.