ENERGIA IRISGARRIA ETA EZ KUTSAGARRIA (7.GJH)

 

MOTIBAZIOA

 

Familien Txokoa

Eskolako Agenda 2030aren berri jasotzeko informazioa aurkitzeko gunea sortu du Irungo Udaletxeak, Arazi enpresarekin batera: ikasturtean zehar emandako pausuak, udalerriaren inguruko informazioa, buletin digitalak, etabar.

Familien Txokoa (Web gunea)

 

Energia aurrezteko eguna (Urriak 21)

Urriaren 21a, Energia aurrezteko eguna izanik, Ostadar zirkuluko ikasleek poster bat egin zuten ekimen hauek proposatuz.

 

 

ENERGIA berriztagarrien motibazioa

Ikasturte hontan 7.Garapen Jasangarriko Helburua landuko dugu eta motibazio bezala energiaren inguruko bideo tertuliak egin ditugu. Bideo tertulia hauen bidez STEAM eta ELKARHITZ proiektuei egiten diegu ekarpena.

Azaroaren 26an arratsaldeko 15:00tan irakasleekin bideo tertulia landu genuen eta azaroaren 28an goizeko 8:00tan ikasleekin. Aurkezpenean ikasleek ikusi zituzten bideoak azaltzen dira.