BASOA (15.GJH)
MOTIBAZIOA
Urtarrilaren 26an Ingurumen Hezkuntza egunean "Basoaren" motibazioa egin genuen eskolako ikasle, langile eta irakasleek. Lehendabizi Garapen Iraunkorreko Helburuen eta 15.GIH-aren bideoak ikus genituen, ondoren kahoot bat egin genuen basoaren inguruan.
Amaitzeko gela bakoitzak basoaren inguruko mural lehiaketan parte hartu zuten eta honako hauek irabazi zuten:
1. Saria (2A Gela) | 2. Saria (ZIG Gela) | 3. Saria (2D Gela) |
![]() | ![]() | ![]() |
DIAGNOSTIKOA ETA ESKU-HARTZEA
1.DBH - Basoan zuhaitzak ala zerbait gehiago
Ikasleek eskolako zuhaitz espezieak identifikatu zituzten PlantNet app-a erabiliz. Jarraian datuen bilketa egin zuten: enborra kalkulatu, hostoak bildu, argazkiak atera, portea aztertu, fruituak edo loreak... Zuhaitzen hostoak bildu zituzten herbario bat egiteko eta bildutako informazioa aurkezpen digital batean jaso zuten.
2.DBH - Mural lehiaketa eta landaketak
Urtarrilaren 26an, Ingurumen egunean, mural lehiaketa egin genuen ikastetxean basoa lantzeko. 2 DBH-koek lehiaketa irabazi zuten eta sari moduan bi haritz landatu zituzten eskolako eremuan. Bestalde, Oroimen Basoan Irungo udalari eskatutako bi urki landatu genituen galdutakoen omenez.
3.DBH - EZAGUTZEN AL DITUGU GURE HIRIKO BASOAK
Ikasleek senideei zein irakasleei Irungo basoen inguruko galderak egin zizkieten. Galderak google forms formatura pasa zituzten eta emailez bidali. Ondoren erantzunak aztertu eta ondorioak eta proposamenak atera zituzten.
4.DBH - EZAGUTZEN AL DITUGU GURE HIRIKO BASOAK
IKASLEEN FOROA
20-21 ikasturteari amaiera emateko, maiatzaren 20ean, Eguzkitza BHIko maila bakoitzeko ordezkariek Irungo ikasleen arteko foroan parte hartu duten. Ikasleen foroan denon artean hartutako konpromisoak eta landutako proposamenak adostu zituzten Udal foroan alkateari luzatzeko.
UDAL FOROA
Ekainaren 10ean Eguzkitza BHIko maila bakoitzeko ordezkariek eta Irungo beste ikastetxeko ikasleek ikasleen foroan hartutako konpromisoak eta landutako proposamenak alkateari luzatu zizkoten.
![]() |
|