IES EGUZKITZA BHI-KO AZTARNA EKOLOGIKOAREN DIAGNOSIA
2021-2022 ikasturtean jorratuko dugun STEAM proiektua STEAM plan baten barruan kokatuko da. Helburu nagusia honako hau da: IES Eguzkitza BHI-ko aztarna ekologikoa ahalik eta txikiena izatea. Helburu nagusia hau lortzeko eman beharreko pausuak diseinatzea da baina hori egin aurretik ikastetxeko diagnosia egin beharko dute ikasleek. Beraz, 2021- 2022 ikasturtean STEAM proiektua ikastetxearen aztarna ekologikoaren diagnosia egitea izango da.
Proiektua honako azpi-proiektutan banatu dugu:
- 1. Birziklapena- Zisare proiektua- Zaborra: proiektu honen barruan ikastetxe barneko kontsumoa, kontsumo horren murrizketarako neurriak eta birziklapenaren edota erabilpen berrien diagnosia egingo dute DBH-1 eko eta ZIG gelako ikasleek.
- 2. Kutsadura akustikoa: 2.DBH-ko ikasleek kutsadura lantzen hasiko dira. Kutsadura moten artean kutsadura akustikoari berariazko atentzioa emango diote. Ikastetxe mailan hezkuntza komunitateak jasaten duen kutsadura akustikoa eta hezkuntza komunitateak sortzen duen kutsadura akustikoa ikertuko dute.
- 3. Energia: 3. DBH-n energia eta energi iturriak jorratuko ditugu. Ikastetxeak bere funtzioak aurrera eramateko erabiltzen dituen energiak eta energi iturriak aztertuko dira. Ikastetxeak ea energi-iturri berriztagarriekin bere funtzioak aurrera eramanda zenbateko aurrezpena izango lukeen aztertuko dute.
- 4. Kutsadura atmosferikoa: 4.DBH-n kutsadura bere orokortasunean landuko dute. Atmosferan dagoen kutsadura eta ikastetxeak horri ekiditeko egiten duena aztertuko dute ikasleek.
Ikasmaila ezberdinetako ikasleek parte hartuko dute, eta maila bakoitzean ikasgai ezberdinetako jarduera zehatz eta ezberdinak egingo dituzte. Mintegien arteko proiektua izango direnez ikasgai bakoitzak proiektuari ekarpenak egingo dizkio.