ZELAIAK, LARREAK ETA LANDARE ITSUTASUNA

 

MOTIBAZIOA

Eko-sareko kideak elkartu ziren eta Irungo zelaien, larreen eta landareen inguruko argazki lehiaketa bat antolatu zuten.

Argazkiak jaso ondoren bozkaketa bat egingo da eta bi sari banatuko dira:
 

1. Saria: Txuri urdinerako sarrerak (3. GIH)

2. saria: Zinemara joateko sarrerak (18. GIH)

Asier Carpio Galar

Itoitz Erasun Fenor

 

DIAGNOSTIKOA ETA ESKU-HARTZEA

1.DBH -ESKOLAKO EREMU BERDEA

Ikasleek eskolan eta inguruan ditugun eremu berdeak detektatu eta mapa batetan kokatu zituzten. Eremu berdeak zenbaki batez izendatu eta ezaugarri nagusiak aztertu zituzten landa fitxa eta PlantNet app-aren laguntzaz.

Ikasleek atera zituzten ondorioak hauek dira:

  • Gure eskolan eremu berde asko dago.
  • Nahiz eta eremu berde asko egon ez ditugu klaseak emateko erabiltzen.
  • Neguan ez genituen loreak ikusten, orain udaberrian lore espezie desberdinak ikusi eta identifikatu ditugu.
  • Landare berlakarak dituzten loreak garrantzitsuak dira polinizatzaileentzat.
  • Eremu berdea maizegi mozten da eta polinizatzaileentzat kaltegarria da.

Txikipediak antolaturiko "Sarea loratu" proiektuan parte hartu genuen eta ondorengo bi landareen fitxak egin genituen:

      

 

2.DBH - IKASTETXEKO BIRZIKLAPEN ONTZIAK ETA IRUNGO PARKEETAKO AZTERKETA

2 DBH-ko ikasleek Irungo parkeetako azterketa egin zuten. Horretarako, ikasleak 4ko taldetan banatu ziren eta talde bakoitzak landa fitxa bat bete zuen. Eremuaren azterketa egin ondoren emaitzak aztertu zituzten eta ikasle fororako ondorioak atera zituzten:

  • Gure bizi kalitatea txikitzen ari da ingurumena kaltetzen dugula.

  • Ingurumena babestu behar dugu.

  • Bioaniztasun badago, baina ez diogu probetxurik ateratzen. Adibidez, Aiako Harriak, Plaiaundi,...

  • Hirian ez dugu bioaniztasun handia ikusten.

Ingurumena ez zaintzearen arriskuak hauek izan daitezke: osasun arazoak, bizi kalitatea gutxitzea, larreak eta belardiak galtzea, elikagaiak gutxitzea, klima aldaketak…

       
 

3.DBH - BIODIBERTSITATEAREN GARRANTZIA ikastetxeko berdegunetan

3.DBH-ko ikasleek ikastetxeko zonalde berdea aztertu zuten kanpoko belardien egoerarekin konparaketa egin ahal izateko. Belardiek duten biodibertsitatearen garrantzia hiru arlo desberdinetan laburbildu zuten:

Garrantzi ekologikoa:

  • Animalien eta landareen biziraupena bermatzen dute (habitata, elikagaiak, ...)​

  • Airearen kalitatea hobetzen dute. 

  • Lurzoruaren egoera hobetzen dute (lehortzea eta konpaktatzea ekiditu...).

  • Azken bi balore hauek aldaketa klimatikoarekin oso lotuta daude.

Garrantzi kultura:​

  • Ekosistema honen ezagutza balioan jartzen dugu.​

  • Balio estekikoa dute.

  • Aisialdirako eremuak dira.

Garrantzi ekonomikoa:​

  • Gizakiarentzat baliogarriak diren elikagaiak bertatik sortzen dira (eztia, barazkiak, infusioak...)​

Espezie desberdin asko identifikatu zituzten eta eskolako berdeguneko berbenekin ukenduak egin zituzten.

 

4.DBH - BIODIBERTSITATEAREN GARRANTZIA IRUNGO BERDEGUNETAN

Irungo parke baten inguruko zelaiak aztertu zituzten eta bertan, landare eta espezie desberdin gutxi identifikatu zituzten. Mesofaunari dagokionez gauza bera gertatu zitzaien, lur zizare gutxi, mantangorriren bat, iñurriren bat eta euli baten bat ikusteko aukera izan zuten. Ez zituzten polinizatzaileak ikusi alegia.
 
Zaborra izan zen gehien topatu zutena, txakur kakak, zigarroen kolillak… eta lurzoruan murgildutako plastiko ugari ere bai.  Beraz, biodibertsitatearen ikuspuntutik, hirian bertan dauden belardiak egoera onean ez daudela esan dezakegu.
 
Borda Txiki baserriaren inguruan dagoen belardi naturalagoa bisitatzeko aukera izan genuen eta begibistakoa izan zen bi belardien arteko desberdintasuna. Bigarrenean, loratutako landareak eta espezie desberdinak ikusteko aukera izan zuten. Horretaz gain, belardiak baserritarren bizimoduan duen balio ekonomikoaz ere jabetu ziren.
 
 

 

IKASLEEN FOROA

21-22 ikasturteari amaiera emateko, maiatzaren 12an, Eguzkitza BHIko ekosareko 8 ikasle Txingudi BHIn elkartu ziren Irungo beste ikastetxe batzuekin. Ikasleak mailako antolatu ziren eta ikastetxeetako proposamenen zerrenda bateratua eskaini zitzaien.

 

UDAL FOROA

Maiatzaren 19ean Eguzkitza BHIko 4 ordezkari eta Irungo beste ikastetxeko ikasleek ikasleen foroan hartutako konpromisoak eta landutako proposamenak alkateari luzatu zizkoten.  
 
Irungo ikastetxeetatik jasotako ekarpen guztiak aztertu ondoren, gehien errepikatu ziren 10 konpromisoak bildu dira dekalogo honetan. Egindako proposamen eta konpromisoekin udalerriaren egoera hobetzea lortuko dugu.
 
Hortaz gain, “Irun berdea, ezagutzen al duzu?” eskolen arteko lehiaketako irabazleen sari banaketa egin zen.