JOKOAK ETA SORMENA ZIENTZIAZ GOZATZEKO

  1. 1. Proiektuaren Deskribapena

Zientzia ardatz hartuta eta baliabide digital eta teknologikoez baliatuz, diseinuak konpetentzia zientifiko, teknologiko, artistiko eta matematikoan duen eragina azpimarratu nahi da.

Hau guztia lortzeko proiektua honako hiru azpi-proiektutan banatu da:

  1. 1. Jokoen diseinua (Plastika, Infor, Tekno, Musika) 3 DBH, 2DBH Mechs vs Minions jokoa oinarri bezala hartuz, informatikan erabiltzeko joko baten diseinua egingo da. Taularen, karten eta piezen diseinua egingo da plastika, informatika eta teknologia ikasgaietan. Honekin batera, pieza batzuk (plastilinaz edo buztinaz egin ondoren) 3D eskaner batekin eskaneatuko dira 3D inprimagailuan inprimatzeko. Beste pieza batzuk ordenagailuz diseinatuko dira. 2. mailan musika ikasgaian musika jarriko diote egingo duten joku arauak azaltzeko bideo bati.
  2. 2. Material manipulagarrien erabilpena.
  3. Aurreko ikasturtean material manipulagarriekin landutakoa osatuko da. Horretarako, honako bi proiektu hauek ere burutuko dira:
    1. 2.1. Gorputz geometrikoak dentsitatea kalkulatzeko (Mate, Fiki) DBH2 DBH2ko Matematika ikasgaian gorputz hirudimentsionalak aztertuko dira, poliedroak eta biraketa gorputzak identifikatu, planoko
    2. garapenak landu eta azalera eta bolumenekin lan egingo da. Honek guztiak Fisika ikasgaiarekin lotura izango du, dentsitatea lantzen dutenean erabiliko
    3. dutelako.
    4. 2.2. Zatigarritasuna lantzen polikubo piezekin (Mate1): DBH1ko Matematika ikasgaian, zatigarritasuna lantzen denean, polikuboekin lan egingo da. Helburua, polikuboen bidez zenbaki lehen eta konposatuen adierazpenetatik abiatuz, eta jokoaz baliatuz gai honen inguruko kontzeptuak (multiploak, zatitzaileak, mkt eta zkh) hobeto barneratzea da.
  4. 3. Formulazio ez organikoa lantzeko puzzlea (Tekno 4, Kimika4): 4. mailako ikasleek teknologia ikasgaian puzzlearen piezak ordenagailuz diseinatuko dituzte, ondoren 3D inprimagailuan inprimatzeko. Puzzle hauen piezak erabiliko dituzte 4. mailako ikasleek kimika ez organikoa lantzeko.
  5. 4. Zelulak hiru dimentsiotan (Bio3 eta 1, Tekno3, plastika 3): Biologian zelularen egitura aztertu ondoren, plastikan pieza horiek eskalan egingo dituzte. Pieza horiek eskaneatuko dira eta 3D inprimagailuan
  6. zelularen maketa bat egingo da.
  7. 5. Eguzki-sistema proportzioan (Bio1, Mate1) : DBH1n Biologia-Geologia ikasgaian Eguzki Sistema landu eta gero, Matematikan proportzionaltasuna lantzen dela baliatuz, Eguzki Sistemaren maketa bat egiten saiatuko dira ikasleak (Eider Antxustegiren proposamena) maketak izango lukeen neurria deskubrituz.

Esan bezala lan honetan ikasmaila ezberdinetako ikasleek parte hartuko dute, eta maila bakoitzean ikasgai ezberdinetako jarduera zehatz eta ezberdinak egingo dira.

  1. 2. Jardueren Hainbat Eredu

Covid alarma egoera zela eta ezinezkoa egin zaigu aurreikusita genituen zenbait proiektu edo ekintza aurrera ateratzea. Proiektu batzuk Hauspoan tailer moduan eskaintzeko proposatuta genituen, eta beste batzuk talde lanean egiteko, beraz, batzuk ezin izan ditugu egin.

Egin ditugun lan batzuen argazkiak:

  • ZELULAREN PROIEKTUA: Margo anatomikoetatik, maila zelularreko adierazpenetara eta erabili diren teknika ezberdinak:

 

  • ANIMALI ZELULAREN MAKETA:

 

  • LANDARE ZELULAREN MAKETA:

 

  • JOLASAREN PROIEKTUA:  Eskultura bat eraiki, eskaneatu eta 3D inprimatu.