Agenda 2030

2023-2024 HEZKUNTZA ESKAINTZA

2023-2024 ikasturtean eskainiko diren haukerako jakintzagaiak aurkezten dizkizuegu.

Hezkuntza Eskaintza eta maila bakoitzeko dokumentuak, hurrengo taulako esteketan eskuratu ditzakezue:

 
Hezkuntza Eskaintza
DBH 2 DBH 3 DBH 4

 

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA, EGUZKITZA BHI-n

Aurten, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko hainbat jarduera antolatu ditugu: batzuk ikasleei begirakoak, eta beste bat irakasleei zuzendua.

Martxoaren azken astean, "Istorio laburren lehiaketa" jarri genuen abian. Lau argazkitatik abiatutako istorioa sortzea zen helburua, eta hauexek izan dira irabazleak; sari-banaketa apirilaren 28an izan zen.

1. saria: Unai Blanco (2B)
2. saria: Jon Andiano (1B)
3. saria: Julia Barroso (1A)

Bestalde, ikasgela guztietan "orri-markatzaileak" egin zituzten, aurrean ilustrazioa eta atzean ikasleek sorturiko aforismoa zutenak. ZIG gelako ikasleak arduratu dira 300 ikasleren orri-markatzaileak plastifikatzeaz. Zuek bai langile finak!

Horrez gain, apirilaren 24-28 astean, eguneko lehen 15 minutuetan irakurketa egin dugu ikasgeletan, irakurzaletasuna bultzatzeko. Irakurgaia aukeran izan dute ikasleek: paperean izatea zen balditza bakarra.

Azkenik, "Irakasleen arteko liburu-trukea" eraman dugu aurrera. Talde polita elkartu gara, eta giro ederrean trukatu ditugu gure liburu kutunak. Ekimen xumea izan arren, errepikatzeko moduko esperientzia izan da, zalantzarik gabe.

Datorren artean, gehiago!

  

 

SORTIE À BORDEAUX

Le 19 et de 20 avril, les élèves de français nous sommes allés à Bordeaux.

À Bordeaux nous avons beaucoup marché, mais nous avons aussi utilisé le tramway.
Nous avons visité le centre-ville, et nous avons parcouru les petites ruelles. Nous avons visité le musée des Bassins des Lumières, la cathédrale de Saint-André et la Tour Pey-Berland. Il y avait 233 marches pour y monter. Les vues étaient incroyables!

Nous avons dormi dans une auberge en plein centre de Bordeaux!
Au retour nous sommes passés par la dune du Pilat, c'est la plus grande dune d'Europe!
Nous avons grimpé, sauté sur le sable, et nous avons fait des roulés-boulés


Nous nous sommes bien amusés, mais nous sommes très fatigués.

   

ZIRKULARRA KUOTAK 2022-2023 (2.Zatia)

Guraso agurgarriak:

Zirkular honen bitartez, aurten ere Ikasturte honetako kuota helbideratuko dugula iragartzen dizuegu. Oraingo honetan, Urteko Kuotaren 2. zatia kobratuko dizuegu.

Informazioa hurrengo dokumentuan eskuratu dezakezute.

IKASBIDAIA - BONBOIAK KOBRATZEA

Kaixo familiak, 
Ikasleek ikasbidaia finantziatzeko saldutako bonboien inguruko zirkularra atxikitzen dizuegu. 
Edozein zalantza argitzeko, deitu lasai 943899287 telefonora.
Mila esker eta ongi izan.

Idazkaritza

Boleto Irabazlea

Gure DBH4-ko ikasleek, ikasbidairako dirua lortu nahian, boletoak saltzen aritu dira.

Gure Abay Alberdi ikasleak, zorte izan du, boleto gutxi batzuk saldu gabe geratu eta saria tokatu zaionean!!

Saria: Arroka Berri jatetxean, bazkari berezia!

ZORIONAK!!

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

"EGUZKITZA BHI-k Emakumeen aurkako indarkeriA Ez du onartzen"

KUOTAK 22-23

Kobrantza datorren astelehena, azaroak 21ean egingo da. Xehetasun gehiago aurkituko duzue atxikitutako zirkularrean. 

Euskaraldia 22-23

Eguzkitza BHI Euskaraldiarekin bat!!!

     

Irungo familientzako dirulaguntzak eskola materialak erosteko

Irungo Udalak 22-23 ikasturtean eskola materiala erosteko eta merkataritzarako  laguntza zabalik duela jakinarazten dizuegu. Eskaera tramitatzeko epea Irailaren 30ean bukatzen da.

Informazio guztia hurrengo estekan aurkituko duzue:  linka