CONVIVENCIA

HEZKIDETZA

Eguzkitza BHI hezkidetzan oinarritutako erakunde hezitzailea izan nahi du. Gure ikastetxeko ikasleen sexu ezberdinen errealitatetik apiatuz, norbanakoaren garapena bulzatu eta gizarte eraiketa komuna lortzeko lan egiten dugu.

Hezkidetza, generotik at egiten den hezkuntza da, hau da, irizpide sexistei jarraiki gizon eta emakumeei egokitutako rol, balio eta jarrerak kontuan hartu gabe heztea da. Neska eta mutilentzako, edozeinentzako, baliagarria izango den pertsona eredua bultzatzea, estereotipo izan den eredu femeninoa eta maskulinoa saihestuz, estereotipo tradizionalak eta zaharkituak alde batera utziz. 

Helburu nagusi dugu sexuen arteko estereotipoen ezarpena, giza desberdintasunak zein neska eta mutilen arteko kultur hierarkiak gaindituModu honetan, ikasleen garapena bultzatuz eta identitate pertsonala duen subjektu gisa onartuz.

Eskolako hezkuntza-eragile orok, genero-ezberdintasunak prebenitu, indartu eta orekatzeko lan egiten dugu. Hau da, genero-aniztasunaren trataerari egokitzea da egiten dugun lana.

Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren II. Hezkidetza Planean, Berdintasunaren eta Tratu onen bidean 2019-2023, oinarritzen dugu gure lana. 7 ardatz dira nagusi:

 

Ezinbestestekoa da ikastetxeko eragile guztien arteko elkarlana, halan nola, familia, irakasle, ikasle, langile eta baita kanpoko eragileak ere.